Atzo, DBHko 4.Cko ikasleak Alondegira joan ziren II. Berbagunean parte hartzera. Eta zer da Berbagunea? Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiak Euskararen erabilera sustatzeko asmoz antolatu duten ekitaldia.
Horretarako euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak jarri ziren mahai berean, hainbat elkarrizketatan parte hartzeko. Jarduera egun osoan izan zen, baina txandaka. Txanda bakoitzean 400 pertsona inguru aritu ziren. Txanda bakoitzean 6 pertsonako hainbat talde antolatu zituzten eta aurretik jarritako gai bati buruz hitz egin zuten. Hogei minutu iraganda, egondako mahaitik altxatu eta beste mahai batera joan behar zuten parte-hartzaileek, hain zuzen, beste gai bati buruz hitz egin zezaten. Euskara kaleratuz gain oso ondo pasatu zutela esan ziguten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Los comentarios de este blog están moderados por los administradores.
Si su comentario no fuera publicado envíe un correo electrónico a: secretaria@maristasbilbao.com