Mostrando entradas con la etiqueta HNB. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta HNB. Mostrar todas las entradas

miércoles, 22 de abril de 2015

Euskal dantzak HH - Danzas EI

Hemen aurki ditzakezue Euskal Astearen barruan Haur Hezkuntzako umeek egindako dantzak eta egindako Lasterketa Txikia.

Más abajo podéis encontrar videos de las danzas bailadas por los niños/as de Educación Infantil dentro de la Semana del Euskara. También está el video de la Lasterketa Txikia.




                                                  

martes, 17 de marzo de 2015

Elkarrizketa Miguel Angel Mintegirekin

Atzo  Miguel Angel Mintegi euskal idazlearen  mintzaldia izan genuen; eta D ereduko batxilergoko 2. mailako ikasleek, idazle honen nondik norakoa ezagutu ahal izan zuten, beraren bizipenak zuzen-zuzenean dastatuz eta solasaldi atseginaz gozatuz.

Miguel Angel, disenatzailea izan da, gaztetan Ingenieritza Teknikoa ikasi baitzuen. Halere, denbora luzea darama euskarari eta euskal kulturari loturik; batez ere, heldu eta gazte literaturaren arloan aritu delarik. Bere lanen artean, honako eleberri hauek azpimarratuko genituzke: Udazkena (Irun Hiria Saria eskuratu zuen 1991n), Esker mila Marlowe (nobela beltza), Coca Cola Erdi Aroan, A zer gaupasa! (bi hauek gaztetxoei zuzendutakoak batik bat); eta azkenik, guk geuk irakurri izan dugun Denak du bere prezioa (hau ere, nobela beltzaren ildokoa, alegia).

Honako kultura ekintzak ikasleriarentzat aberasgarriak direlakoan gaude; eta ahal dugun neurrian behintzat, sustatzen saiatuko gara urtez urte.  


Los alumnos del modelo D de 2º de Bachillerato ayer pudieron disfrutar de una charla con el escritor Miguel Angel Mintegi, del que pudieron conocer su trayectoria literaria y quien les hizo partícipes de algunas de sus vivencias, lo que hizo que la charla fuese muy amena y entretenida.

Miguel Ángel comenzó estudiando Ingenería Técnica y trabajó como diseñador varios años, tarea que compaginó con su afición por la literatura, a la que, junto a la cultura vasca,  le ha dedicado y le sigue dedicando muchas horas. Entre sus obras principales podemos destacar Udazkena (Premio Ciudad de Irun en 1991), Esker mila Marlowe (novela negra), Coca Cola Erdi Aroan, A zer gaupasa! (estas dos últimas dirigidas especialmente al público infantil) y por último, la que hemos estado trabajando en clase: Denak du bere prezioa (también de la corriente de novela negra).

Estamos convencidos de que apostar por encuentros culturales de este tipo son muy enriquecedores para nuestros alumnos, así que intentaremos que no sean puntuales, sino que todos los cursos podamos contar con coloquios como el que disfrutamos ayer.


martes, 24 de abril de 2012

Euskara maila egiaztatzetik salbuesteko dekretua atera da

Euskara maila egiaztatzetik salbuesteko dekretua atera da Apirilaren 16ko EHAAn argitaratu da euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta
euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko
dekretua (47/2012).


Dekretu honen arabera, ikasketak euskaraz egin duten ikasleei euskara-mailaren bat aitortzen zaie (Hizkuntzan Europako Erreferentzi Marko Bateratuak ezarritako mailetakoren bat). Hau da ikasketa-maila bakoitzari aitortuko zaion euskara-maila:
  • B1: DBHko gradua edo teknikariaren titulua dutenei (Curriculum osoaren %50 baino gehiago euskaraz egin badute eta titulua 2008ko apirilaren 16az geroztik lortu badute)
  • B2: Batxilergoko edo goi-mailako teknikariaren titulua dutenei (Curriculum osoaren %50 baino gehiago euskaraz egin badute)
  • C1 edo C2: Unibertsitate-titulua dutenei (Eranskinetan ezarritako baldintzen arabera)
Dekretuaren testu osoa hemen duzue