martes, 24 de abril de 2012

Euskara maila egiaztatzetik salbuesteko dekretua atera da

Euskara maila egiaztatzetik salbuesteko dekretua atera da Apirilaren 16ko EHAAn argitaratu da euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta
euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko
dekretua (47/2012).


Dekretu honen arabera, ikasketak euskaraz egin duten ikasleei euskara-mailaren bat aitortzen zaie (Hizkuntzan Europako Erreferentzi Marko Bateratuak ezarritako mailetakoren bat). Hau da ikasketa-maila bakoitzari aitortuko zaion euskara-maila:
  • B1: DBHko gradua edo teknikariaren titulua dutenei (Curriculum osoaren %50 baino gehiago euskaraz egin badute eta titulua 2008ko apirilaren 16az geroztik lortu badute)
  • B2: Batxilergoko edo goi-mailako teknikariaren titulua dutenei (Curriculum osoaren %50 baino gehiago euskaraz egin badute)
  • C1 edo C2: Unibertsitate-titulua dutenei (Eranskinetan ezarritako baldintzen arabera)
Dekretuaren testu osoa hemen duzue

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Los comentarios de este blog están moderados por los administradores.
Si su comentario no fuera publicado envíe un correo electrónico a: secretaria@maristasbilbao.com