domingo, 28 de septiembre de 2014

Maristak Baltzolan

Kaixo:
Baltzolari buruz hitz egingo dizuegu.
Gure abentura autobusean hasi zen, autobusean lagunekin hitz egiten eta ondo pasatzen joan ginen eta ailegatu ginenean, mendia igotzera abiatu ginen.

Lehenengo zubitxo batetik joan ginen. Gero baserritarrak bizi ziren lekuetatik joan ginen. Menditik joatea batzuetan arriskutsua da, baina norbait jausten zenean barregura ematen zigun. Diman bi kobazulo ikusi genituen, kobazulo batean estalaktitak eta ur manantiala ikusi genituen eta oso politak ziren. 
Eliza batera ailegatu ginenean guztiok batera, kristoren gosearekin bokatak atera eta jaten hasi ginen. Amaitzean batzuk atsedenaldia hartu zuten, beste batzuk korrika eta beste batzuk trankil egon ziren.

Pasaia oso polita zen eta noizbait joaten bazarete zuok horretaz konturatzea nahiko genuke izugarria baita. Eguraldi oso ona egin zuen mendira joateko, baina hotza bai egin zuela.

Gure ustez oso esperientzia ona izan zen eta berriro joateko esaten baldin badigute berriro  joango ginateke. Oso dibertigarria izan zen!

CLAUDIA VILLALANTE eta ANE LÓPEZ










No hay comentarios:

Publicar un comentario

Los comentarios de este blog están moderados por los administradores.
Si su comentario no fuera publicado envíe un correo electrónico a: secretaria@maristasbilbao.com