miércoles, 15 de octubre de 2014

DBHko bigarren mailako ikasleak Pagasarrin


Pasa den egunean, urriaren 7an, DBHko bigarren mailako ikasleak Pagasarri mendira joan ginen txango bat egitera. Han gauza asko egin genituen, esaterako, bertan goian geundenean nahi zuten pertsonek "rapel" egin zuten, eskalada bezalakoa baina igo beharrean jeitsi. Honetaz aparte, jolas bat ere prestatu zuten heziketa fisiko irakasleek. Orientazio jolasa egin genuen, hau da, irakasleak ematen zigun koordenada antzeko bat eta zuk jarraitu behar zenuen paperak zioena. Tontorrean geundenean irakasle batek Pagasarriri buruz hitz egin zigun eta interesgarria iruditu zitzaigun. Denbora libre ere utzi ziguten eta oso ondo erabili genuen. Guztira 17 km. egin genituen eta nahiz eta oso nekatuta bukatu txango honetan oso ondo pasatu genuen. Jakina hoberena ez zen txangoa, hoberena txango honetan lagunekin egotea izan zen. Primerako eguna! Ahaztuko ez dugun egunetariko bat!

Arkaitz Pastrian



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Los comentarios de este blog están moderados por los administradores.
Si su comentario no fuera publicado envíe un correo electrónico a: secretaria@maristasbilbao.com