Euro Disney
Kronikaren egilea: Oiartza Aguinaga Vicente
Gure azken eguna da Parisen eta ezin dugu burua tente
mantendu, baina hala eta guztiz ere Disneyland ikusteko irrikan gaude eta
horretara goaz, bidaiaren ginda ondo dastatzera. Esnatu eta azken gosaria
hartzen dugu, egunerako hainbat erreserbekin batera. Bokatak eta maletak
eginda, bidaia martxan jartzen dugu eta Disneylandiara abiatzen gara. Horra
ailegatu eta parkean existitzen diren gauza guztiak probatu eta gero, dendekin
arrasatzen dugu senideak eta lagunak pozik egiteko asmoarekin, eta baten bat
bere burua polita ikusteko ere zenbait erosketa egiten ditu. Eguna bukatzen
doaz eta honekin batera gure bidaia ere helmugara ailegatzen ari da. Autobusa
hartu eta Bilborako bidaia hasi baino lehen, agurra dago. Imajinatzen dugun
baino agur ezin hobea. Guztiok elkarrekin zoruan eserita gaztelu arrosa
erraldoi baten aurrean, zeinean Disney historiako pertsonaia garrantzitsuenak
agertzen diren argiek eta urek egiten dituzten joko miresgarriekin. Horrela
konturatzen gara nola ez zarela umea izan behar amets egiteko, nola, nahiz eta
gauzak txarto egon eta guztia beltza ikusi, beti dagoela amets egiteko denbora
eta amets egitea ez dela txikien kontua, baizik eta imajinazioa daukaten
guztien plazerra; eta penagarria da pentsatzea hau gure azken momentua dela
guztiok elkarrekin bizitzeko, baina Walt Disneyk esan zuen moduan, beti aurrera
jarraitu behar da, eta orain, bakoitzak bere bizitzarekin jarraitu arren, beti
geratuko zaigu Paris.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Los comentarios de este blog están moderados por los administradores.
Si su comentario no fuera publicado envíe un correo electrónico a: secretaria@maristasbilbao.com